2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

Baina hasteko...

  • Nola  egiten diozu aurre ikerketari?
Beldurrarekin eta antsietate kutsu batekin, gaur proposatutako ikerketa berria bait da niretzat eta ez zaidalako nola egin dezakedan bururatzen. Zer egin behar dudan eta nola egin behar dudan ez jakiteak kezkatu egiten nau eta ikerketa osatzera iritsiko naizen ala ez pentsarazten dit.
  • Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
Burura etortzen zaizkidan galderak; kartografia nola egingo dudan, zertan oinarituko dut, ze material erabiliko dut, aurkezteko gai izango naizen etab. dira.
  • Zeintzuk izan daitezke erronkak?
Nire ustez, izan dezakedan erronkarik handiena, lana aurrera eramaten ez jakitea izango litzateke. Izan ere, ez dut honelako ikerketik inoiz egin eta bakarka egin beharrak urduritu egiten nau.
  • Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
Blogekin eta argazki naiz bideo edizio programekin dudan esperientzia.
  • Zer espero duzu ikastea?
Erabilgarria den kartografia bet nire kabuz osatzen eta besteentzako ulergarria dena.

2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

Lehenengo eguna

Lehenego eguna denez, blogger-ekin probak egiten hasi gara. Horretarako, blogger erabiltzeko jakin behar ditugun oinarrizko gauzak egiten irakatsi digute: sarrera berri bat egiten, etiketak jartzen, orrialde berriak gehitzen, blog-aren diseinua aldatzen eta gelakideen blogak erakusten.

Honetaz aparte, blog hau kurtso amaieran aurkeztu beharko dugun "portafolios"-a dela adierazi digu irakasleak eta bertan, egindako lan guztiak agertu behar direla, gure koadernoa izango balitz bezala.