1.Tailerra: Kartografia

Aurkikuntzak aurkeztu

Orain, nire kartografia azaltzeko momentua iritsi da. Datuak jaso, analizatu eta antolatu ondoren, nire ikaskuntza prozesuaren aurkikuntzak aurkeztuko ditut (aurreko pausoak ikusteko esteketan klik egin: hasierako galderak, datuak jaso, datuak analizatu, datuak antolatu).

Kartografia

Datuen antolaketan esan dudan bezala, nire kartografia egiteko burmuin bat erabili dut oinarri, nire ustetan, ikasitako guztia han gordetzen delako.

Puzzleko piezak
Garunaren gainean, koloretako kartulinaz egin ditudan puzzleko pieza batzuk jarri ditut. Pieza bakoitzaren barnean, ikasitako zerbait idatzi dut eta haria erabiliz ikasten laguntzen didaten alderdiekin lotu dut. Piezetan, niretzako garrantzitsuak diren baloreak (pazientzia, errespetua, erantzukizuna), barneratu ditudan ezagutzak eta hizkuntza eta bereganatu ditudan lorpen batzuk (iritzi propioa izatea, errealista izatea eta irudimena erabiltzen jarraitzea) adierazi ditut.
Ondoan dagoen irudian ikusten den moduan, pieza gehienak haien artean atxikitutak daude bi pieza izan ezik. Hau eginez, ezagutza momenturo eraikitzen hari garen zerbait dela adierazi nahi dut eta oraindik ez dakizkigun gauza asko ikasi ditzakegula. Gauza berriak ikasten ditugun heinean, pieza berri bat erantsiko zen, azkenean puzzle osoa osatu arte.
Pieza bakoitzaren izkinei hainbat hari lotu dizkiet, eta hari bakoitzaren beste punta eremu desberdin bati lotu diot.

Burmuina eta puzzleko piezaz aparte, gauzak irakasten dizkidaten lau eremu azpimarratu ditut; familia eta lagunak (besteekin harremanetan ikasten dudana), eskola, eskubaloia eta txikitako dantza taldea (gauzak irakatsi didaten instituzio desberdinak), komunikabideak eta sare sozialak eta amaitzeko liburuak. Lehen esan bezala, hauek puzzleko piezekin lotu ditut.

Familia eta lagunak
Aukeratu dudan lehenengo eremua, familia eta lagunak izan dira. Eremu hau besteekin harremanetan ikasten ditudan gauzekin lotu dut eta gauza gehien irakatsi didan eremua dela konturatu naiz.

Nire familiak eta lagunak jaio nintzenetik gauza asko erakutsi dizkidate; hitz egiten, besteak errespetatzen, pazientzia izaten, erantzukizuna izaten eta iritzi propioa izan eta babesten. Honetaz aparte, kartografian ageri ez diren beste gauza asko ere erakutsi dizkidate; adibidez, hainbat ezagutza desberdin, besteak maitatzen edo triste nagoenean barre egiten.
Hau guztiaren ondorioz, nire ikaskuntza prozesuan gehien eragin duen eremua dela esan dezaket.

Eskola, eskubaloia eta dantza taldea
Bigarren eremuan, txikitatik noizbait egon naizen instituzio desberdinak jarri ditut, hau da, eskola, txikitako dantza taldea eta eskubaloiko taldea.
Eskola, irakaskuntzan oinarritutako instituzioa denez, ezagutza desberdinak irakatsi dizkit. Honetaz aparte, eskolaren laguntzarekin idazten eta irakurtzen ikasi nuen, eta baita bigarren hizkuntza bat ere, Euskara.
Dantza eta eskubaloiarekin, besteak errespetatzen, taldean egoten eta batez ere erantzukizuna izaten ikasi dut, izan ere, talde baten parte izanez, besteak errespetatzea ezinbestekoa da eta talde bat garen heinean, taldearekiko erantzukizuna izan behar da.


Komunikabideak eta teknologia
Hirugarren eremuan, IKT-ak kokatu ditut. Gaur egun teknologia eta komunikabideak garrantzi handia dute gure egunerokotasunean, eta honen ondorioz, gure ikaskuntza prozesua ere baldintzatzen dute. Telebistatik, irratitik eta egunkarietatik informazio asko eskuratzen dugu. Errealitatea den bezala ikusteak, ikuspuntu errealista bat garatzen laguntzen digu eta baita gure iritzi propioa izaten.
Teknologia berrien laguntzarekin komunikabideak gero eta gertuago ditugu, eta nahi dugun informazioa edozein momentuan lortu dezakegu.

Liburuak
Azkenik, laugarren eremuan, liburuak kokatu ditut, hauek erabiliz nire kabuz gauzak ikasi ditudalako inoren laguntzaren beharrik gabe.
Liburuekin nire jakin-minaren ondorioz ezagutzak lortu, irakurtzearen ondorioz hizkuntza landu eta irudimena erabiltzen ikasi dudala uste dut.
Mota askotako liburuak daudenez, bakoitzak gauza desberdin asko irakatsi ahal dizkigu, eta honen ondorioz, kontuan izateko eremua dela uste dut.

Kartografia hau eginez, besteekin elkarreraginean egoten, teknologia berriak erabiliz eta bakarka ikasten dudala konturatu naiz eta hasieran planteatu zen "Nola ikasten duzu?" galdera erantzutera iritsi naizela uste dut. Etorkizunean maistra bezala jarduten dudanean, ikasleei praktikaren eta talde lanen bitartez irakatsi behar dietela ondorioztatu dut, izan ere, hauek erabiliz ikaskuntza egokiagoa dela konturatu naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina