2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Nola ikasten dut?

Egin dugun lehenengo tailerra, kartografia izan da. Hemen, bakoitzak nola ikasten duen ikusi, analizatu eta azaldu du. Hasteko, galdera batzuk erantzun behar izan genituen, egingo genuen ikerketari buruzko gure kezkak eta helburuak adieraziz. Gero, gure ikasketa prozesuari buruzko datuak jaso, analizatu, antolatu eta aurkikuntzak aurkeztu behar izan genituen.

Nire kasuan, kartografia kartulina bat erabiliz egin dut eta datuak jaso, analizatu eta antolatu ondoren, gauza desberdin askoren bidez ikasten dugula ondorioztatu dut.

Nire kartografia ikusi ahal izateko, egin klik hurrengo esteketan:
  1. Hasierako galderak
  2. Datuak jaso
  3. Datuak analizatu
  4. Datuak antolatu
  5. Aurkakikuntzak aurkeztu
Nire taldekideen kartografiak ikusteko, aldiz, egin klik beste esteka hauetan:

2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

Datuak antolatu

Datuak jaso eta analizatu ondoren, nire kartografia nolakoa izango zen pentsatu behar izan nuen. Hasiera batean ez nekien nola egin eta klase-kideei haiek nola egingo zuten galdetu nien. Hau egin ondoren, ideia bat bururatu zitzaidan eta kartografiaren bozeto bat egin nuen, gero kartulina batean adierazteko.

Kartografia egiteko, kartulinan garunaren irudia marraztu nuen eta ondoren, koloretako kartulinekin puzzleko piezak egin eta bakoitzaren barnean ikasitako zerbait idatzi nuen. Hauek beste lau guneekin lotu nituen hariak erabiliz.

Nire kartografiaren emaitzarekin pozik nago, izan ere, hasiera batean ez nekien nola egin edo amaitzeko gai izango nintzen ala ez.

Nire kartografia ondo ulertzeko, Kartografia orrialdera jo edo hitza klikatu.

Datuak analizatu

Datuak jaso ondoren, gure taldeko kideekin bildu ginen lortutako datuak konpartitu eta analizatzeko. Horretarako, bakoitzak ekarritako argazki, objektu etab. aitzaki bezala hartu genituen besteei gure ikaskuntza prozesua nolakoa izan zen adierazten saiatzeko. Elkarrizketa hori audio baten bidez jaso behar izan genuen eta ondoren Anek, gure taldeko kide batek irakaslearekin konpartitu zuen.

Elkarrizketa hori mantentzen laguntzeko galdera batzuk proposatu ziren eta galdera hauek abiapuntu hartuz nire ikaskuntza prozesua analizatuko dut:

Ikasteko modu desberdin asko daude, zentzumenen bidez, kontzienteki, inkontzienteki, lagunen edo beste pertsonen laguntzaz, edo akatsen bidez. Nire egunerokotasunean, batez ere besteekin harremantzen ikasten dudala konturatu nahiz, izan ere, inkontzienteki lagunekin edo familiarekin hitz eginez edo zer egiten duten ikusiz gauza asko ikasi eta barneratzen ditugu, adibidez baloreak, hizkuntzaren erabilera edo  ezagutza berriak. Honetaz aparte, komunikabideekin (bai telebista eta bai sare sozialekin) eta nire kabuz saiatzen eta akatsak eginez ere ikaste dudala konturatu nahiz. Gaur egun, komunikabide eta teknologia berrien aroan gaude eta egunero entzun ikusi eta erabiltzen ditugu, horren ondorioz, hauek ere gauzak erakusten dizkigute kontzienteki nahiz inkontzienteki. Gauza berriak nire kabuz egiten saiatzen naizenean, adibidez bizkotxo baten errezeta berri bat, egiten dudan bitartean ikasten dut eta baita osagai kopuruarekin nahasten naizenean, gero akatsa non izan dudan pentsatu eta konturatu ondoren, hurrengoan berriro ez egiten saiatzen naizelako.

Nire bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsu bat edozerk definitu dezake, izan ere, ikaskuntza edozein momentuan eman daiteke eta baita edozein egoeratan. Nire ustez, ikasten dugun guztia garrantzia du, nahiz eta beti ez erabili edo ikasitakoarekin ados ez egon. Honen ondorioz, ikaskuntza egoera esanguratsua edozein ikaskuntza izan daitekeela uste dut.

Ikasteko era guztiak lotuak daudela uste dut eta bata bestearekin elkarreragiten dutela, izan ere, eskolan ikasitako zerbait eskolaz kanpo lagunekin ikasitakoarekin lotu daiteke eta horrela, lortutako ezagutza osatuagoa izatea.

Bukatzeko, nire ikaskuntza prozesuan faktore askok eragiten dute; nire jakin-mina, arreta edo momentu horretan ondo pasatzen hari naizen ala ez. Faktore hauek ikaskuntza egokia ala desegokia izango den baldintzatzen dutela uste dut, izan ere, ez da berdina ondo pasatzen ari zarenean ikasten duzuna, aspertua zaudenean ikasten duzunarekin konparatuz. Aspertua bazaude, normalean gauza gutxiagorekin gelditzen zara eta honen ondorioz, ez da ikaskuntza egoki bat ematen.

Datuak antolatu

2016(e)ko urriaren 8(a), larunbata

Datuak jaso

Hasiera batean nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko, nire dilan-eko taldearekin hitz egin nuen. Bertan ideia asko planteatu ziren; egunero guretzako berria den zerbait ikasten dugula, ez dela bakarrik eskolan edo ikastera bideratutako instituzio batean ikasten, lagunekin eta familiarekin gauza asko ikasten ditugula, komunikabideekin eta sare sozialekin ere ikasten dugula eta bakarka ere ikasi dezakegula, gauza berrietan saiakerak eginez, liburuak erabiliz edota akatsak eginez.
Zerrenda


Ondoren, nire ikaskuntza prozesuarekin zerikusia zuten gauzei argazkiak atera nien, gero klasera eraman eta nire ikaskuntza prozesuaz hitz egin ahal izateko. Horretarako, noizbait zerbait irakatsi didaten pertsona, instituzio eta objektuen zerrenda bat osatu nuen. Hau eginez, eskolaz aparte beste toki desberdin askotan ikasten dudala konturatu nintzen, bai etxean, bai lagunekin edo baita bakarka liburu edo ordenagailu batekin.



Nire txikitako eskola

Datuak jasotzeko, nire ordenagailuari eta etxerako lanak egiten ditudan mahaiari, gurasoei, nire lehenengo eskolari, etxean ditudan liburu batzuei eta eskubaloiko baloiari argazkia atera nien. Honetaz aparte, etxean ditudan argazki albumak miatu nituen eta txikitan egon nintzen dantza taldeko argazki bat, eskolan ateratako argazki bat eta lagunen argazki bat ere hartu nituen gelara eramateko. 


Nire mahaia eta ordenagailua
Nire gurasoei eta lagunei argazkia atera nien, haiek izan direlako jaio nintzenetik gauza garrantzitsuenak erakutsi didatenak, adibidez, besteak errespetatzen, maitatzen eta garai zailetan irribarre egiten. Ordenagailuari eta mahaiari argazkia atera nien, han ikasi eta etxerako lanak egiten ditudalako eta ordenagailua erabiliz, nire jakin-mina asetzeko ikerketak egiten ditudalako. Nire txikitako eskolari argazkia atera nion, han hasi zelako nire ikaskuntza arlo formalean. Azkenik, nire eskubaloiko baloiari argazkia atera nion eta txikitako euskal dantzako argazkia bilatu nuen, esperientzia hauek erantzukizuna izaten eta taldeko kide izaten erakutsi didatelako.

Ebidentziak sortzen pasa nituen egunak batez ere argazkiak ateratzen pasa nituen, nire taldeko kideekin hitz egin ondoren honetan gelditu ginelako. Nire ikaskuntza prozesuaz ere asko hausnartu dut, adibidez nire bizitzan zehar zer ikasi dudan edo ze nolako lekuetan pentsatzen.

Ikerketa hau eginez, nik uste baino leku gehiagotan ikasten dudala konturatu nahiz eta edozein momentu, egoera edo pertsonekin. Gainera gauza gehienak konturatu gabe ikasten ditudala ikusi dut eta askotan instituzio desberdinetan ikasten ditudanak baino garrantzitsuagoak direla ere. Gaur egun, Youtube edo Blogger bezalako plataformak erabiliz, gauza asko bakarka ikasten direla konturatu nahiz, izan ere, jendeak geroz eta tutorial gehiago egiten ditu eta internet erabiliz nahi duzun informazio guztia lortu dezakezula. Honetaz aparte, ni erreferentzia hartuz ikerketa bat aurrera eramaten ikasi dut, hau da, internet edo liburuak erabili gabe, nire bizitza eta ikaskuntza prozesuari buruz hausnartzen.

Datuak analizatu

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Kartografien aurkezpenak

Gaur kartografien aurkezpenak egin ditugu klasean. Talde bakoitzak egokiena iruditzen zitzaion kartografia aukeratu behar zuen eta kartografia egin duen pertsona beste taldeei azaltzera joan behar zuen. Gure taldean Ane-ren kartografia aukeratu dugu, oso bitxia eta polita iruditu zaigulako.

Carmen Santibañez: Garuna

Bere kartografia digitala zen eta hainbat zatitan banatua zegoen. Bere ustetan, praktikaren oinarria teoria da, hau da, teoriarik gabe ezin da praktika egin. Praktika gauza berriak ikasteko ezinbestekoa dela ere adierazi digu, gauzak ikasi ahal izateko lehenengo bizi behar direlako. Ikasteko ainbat modu desberdin azpimarratu ditu:
  • Inkonstienteki: nahi gabe ondo pasetzen dugun bitartean. 
  • Esperimentatuz: akatsak eginez edo lorpenak izanez.
  • Informatuz: IKT-en bidez, bakoitzaren interes pertsonalaren bidez.
  • Besteekin harremanetan: Bai lagunekin, bai familiarekin eta baita irakaslearen laguntzarekin.

  • Behatuz: Besteek egiten dutena ikusi eta aztertuz.
  • Zentzumenen bidez: Guretzako berria den zerbait dastatuz, aroma desberdinak usainduz, leku eta gauza berriak ikusiz, soinu edo zarata berriak entzunez eta gauzak lehenengo aldiz ikutzen edo bi gauz desberdinen ukimena sentituz.

Andrea Sierra: Puxikak

Bere kartografiaren oinarria puxikak dira eta sei arloei garrantzia eman die: IKT-ak, familia, saskibaloia, unibertsitatea, lagunak eta bidaiak. Puxika hauek hariei lotuak daude eta bere argazki batek eusten ditu. Hau eginez, bere ikaskuntza prozesua osatzen duten arloak bere barnetik ateratzen direla eta bere parte direla adierazi  nahi du.

Bere lehenengo puxika IKT-ak jasotzen ditu. Hauek, bere lagunekin harremanten egoteko eta informazioa konpartitu, sotu, bilatu eta eraldatzeko balio diote.

Bigarren puxika, familiari dagokiona da. Puxika honetan, bere familiako kideen argazkiak jaso ditu eta honekin batera "Ohana" hitza, hawaieraz familia esan nahi duena. Bere familia, bere ikaskuntza prozesuaren zati garrantzitsua izan dela esan digu, izan ere, jaio zenetik baloreak, ohiturak etab. transmititu dizkiote eta hauek izan baitziren bere ikaskuntza prozesua bideratu zuten lehenak.

Hirugarren puxika saskibaloiari eskaini dio, izan ere, nahiz eta orain ez praktikatu, garrantzi handia izan zuen bere ikaskuntza prozesuan. Honek gauza asko irakatsi zizkion, disziplina, taldean egoten, akatsetatik ikasten etab.

Laugarren puxika unibertsitateari eskaini dio, etorkizunean irakasle izateko behar dituen gauzak ikasten ari delako; taldean lan egiten, ikasleak behatzen ikasten etab.

Bostgarren puxikak bere bidaiak jasotzen ditu, bidaien bitartez eta haien bidez bizitako esperientzien bidez konstiente nahiz inkonstienteki gauza desberdin asko ikasi dituelako.

Azken puxika bere lagunei dagokiona da. Hauei esker, besteak entzuten, ikuspuntu ezberdinak errespetatzen, konpromezua izaten etab. ikasi du.

Puxika guzti hauek bere buruaren argazki bati lotuta doaz, bera baita alderdi guztien "lotura nagusia".

Amaia Urain: Mapa

Bere kartografia, argazki eta marrazkiez beterik dagoen mapa antzeko batek osatzen du.

Kartografia honekin, non ikasten duen, norekin ikasten duen eta ikasteko zer behar duen adierazi nahi du.

Bere ustetan, ikasi ahal izateko interesa behar da, hau da ikasteko ahaleginak egiteko gai horretan interesa izan behar da. Beraz, konpromezua hartzen du interesa duenean eta horretarako denbora garrantzizko aldagaila dela adierazi nahi du. Hau, hitzak eta areazko erloju bat erabiliz adierazten ditu.

Honetaz aparte, lau leku nagusietan ikasten duela adierazten du; zelaian (ekipoarekin), bidaietan, unibertsitatean eta etxean nahiz aiton-amonekin. Bidaiak adierazteko, Espainiako mapa eta bere ekipoa barruan duen autobus baten bidez egiten du eta familia aldiz,  argazkien bidez. Espainiako mapan, batez ere, huelva azpimarratu nahi izan du, bertan ematen bait ditu oporrak eta han dituen lagunekin asko ikasten duelako.

Amaitzeko, Donostiako mapa bat jarri du, bera Donostin bizi delako eta han gertatzen delako bere ikaskuntza prozesuaren zatirik handiena.

Garazi Urrutikoetxea: Yoga

Bere kartografia, neuronen arteko konexioak eta yoga-ko jarduera desberdinen irudiak osatzen dute.

Garazirentzat yoga oso garrantzitsua da eta beraz, prozesu mental bat irudikatzen du yogan onarrituz.

Bere ustez, ikasi ahal izateko entzun, ikusi eta sentitu egin behar da eta gero jasotakoa ulertu eta ordenatu  gero burmuinean barnertu ahal izateko. Hitz hauek neuronen arteko konexioekin lotzen ditu eta burmuinaren irudi batera iristen dira, han kontzeptu berriak barneratu eta elkar-erlazionatzen direlako.

Honetaz aparte, prozesu horretan lagungarriak diren hitz batzuk azpimarratzen ditu: errepikatu, imitatu, interesa, elkarlana, konstantzia, egin eta berregin. Prozesu horretan lagungarri egiten ez zaizkion beste hitz batzuk ere azpimarratzen ditu: segurtasun eza, desmotibazioa, estresa, imitazio eza eta presa.