Hasiera batean nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko, nire dilan-eko taldearekin hitz egin nuen. Bertan ideia asko planteatu ziren; egunero guretzako berria den zerbait ikasten dugula, ez dela bakarrik eskolan edo ikastera bideratutako instituzio batean ikasten, lagunekin eta familiarekin gauza asko ikasten ditugula, komunikabideekin eta sare sozialekin ere ikasten dugula eta bakarka ere ikasi dezakegula, gauza berrietan saiakerak eginez, liburuak erabiliz edota akatsak eginez.
![]() |
| Zerrenda |
Ondoren, nire ikaskuntza prozesuarekin zerikusia zuten gauzei argazkiak atera nien, gero klasera eraman eta nire ikaskuntza prozesuaz hitz egin ahal izateko. Horretarako, noizbait zerbait irakatsi didaten pertsona, instituzio eta objektuen zerrenda bat osatu nuen. Hau eginez, eskolaz aparte beste toki desberdin askotan ikasten dudala konturatu nintzen, bai etxean, bai lagunekin edo baita bakarka liburu edo ordenagailu batekin.
![]() |
| Nire txikitako eskola |
Datuak jasotzeko, nire ordenagailuari eta etxerako lanak egiten ditudan mahaiari, gurasoei, nire lehenengo eskolari, etxean ditudan liburu batzuei eta eskubaloiko baloiari argazkia atera nien. Honetaz aparte, etxean ditudan argazki albumak miatu nituen eta txikitan egon nintzen dantza taldeko argazki bat, eskolan ateratako argazki bat eta lagunen argazki bat ere hartu nituen gelara eramateko.
![]() |
| Nire mahaia eta ordenagailua |
Ebidentziak sortzen pasa nituen egunak batez ere argazkiak ateratzen pasa nituen, nire taldeko kideekin hitz egin ondoren honetan gelditu ginelako. Nire ikaskuntza prozesuaz ere asko hausnartu dut, adibidez nire bizitzan zehar zer ikasi dudan edo ze nolako lekuetan pentsatzen.
Ikerketa hau eginez, nik uste baino leku gehiagotan ikasten dudala konturatu nahiz eta edozein momentu, egoera edo pertsonekin. Gainera gauza gehienak konturatu gabe ikasten ditudala ikusi dut eta askotan instituzio desberdinetan ikasten ditudanak baino garrantzitsuagoak direla ere. Gaur egun, Youtube edo Blogger bezalako plataformak erabiliz, gauza asko bakarka ikasten direla konturatu nahiz, izan ere, jendeak geroz eta tutorial gehiago egiten ditu eta internet erabiliz nahi duzun informazio guztia lortu dezakezula. Honetaz aparte, ni erreferentzia hartuz ikerketa bat aurrera eramaten ikasi dut, hau da, internet edo liburuak erabili gabe, nire bizitza eta ikaskuntza prozesuari buruz hausnartzen.
Datuak analizatu
Datuak analizatu



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina