Datuak jaso ondoren, gure taldeko kideekin bildu ginen lortutako datuak konpartitu eta analizatzeko. Horretarako, bakoitzak ekarritako argazki, objektu etab. aitzaki bezala hartu genituen besteei gure ikaskuntza prozesua nolakoa izan zen adierazten saiatzeko. Elkarrizketa hori audio baten bidez jaso behar izan genuen eta ondoren Anek, gure taldeko kide batek irakaslearekin konpartitu zuen.
Elkarrizketa hori mantentzen laguntzeko galdera batzuk proposatu ziren eta galdera hauek abiapuntu hartuz nire ikaskuntza prozesua analizatuko dut:
Ikasteko modu desberdin asko daude, zentzumenen bidez, kontzienteki, inkontzienteki, lagunen edo beste pertsonen laguntzaz, edo akatsen bidez. Nire egunerokotasunean, batez ere besteekin harremantzen ikasten dudala konturatu nahiz, izan ere, inkontzienteki lagunekin edo familiarekin hitz eginez edo zer egiten duten ikusiz gauza asko ikasi eta barneratzen ditugu, adibidez baloreak, hizkuntzaren erabilera edo ezagutza berriak. Honetaz aparte, komunikabideekin (bai telebista eta bai sare sozialekin) eta nire kabuz saiatzen eta akatsak eginez ere ikaste dudala konturatu nahiz. Gaur egun, komunikabide eta teknologia berrien aroan gaude eta egunero entzun ikusi eta erabiltzen ditugu, horren ondorioz, hauek ere gauzak erakusten dizkigute kontzienteki nahiz inkontzienteki. Gauza berriak nire kabuz egiten saiatzen naizenean, adibidez bizkotxo baten errezeta berri bat, egiten dudan bitartean ikasten dut eta baita osagai kopuruarekin nahasten naizenean, gero akatsa non izan dudan pentsatu eta konturatu ondoren, hurrengoan berriro ez egiten saiatzen naizelako.
Nire bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsu bat edozerk definitu dezake, izan ere, ikaskuntza edozein momentuan eman daiteke eta baita edozein egoeratan. Nire ustez, ikasten dugun guztia garrantzia du, nahiz eta beti ez erabili edo ikasitakoarekin ados ez egon. Honen ondorioz, ikaskuntza egoera esanguratsua edozein ikaskuntza izan daitekeela uste dut.
Ikasteko era guztiak lotuak daudela uste dut eta bata bestearekin elkarreragiten dutela, izan ere, eskolan ikasitako zerbait eskolaz kanpo lagunekin ikasitakoarekin lotu daiteke eta horrela, lortutako ezagutza osatuagoa izatea.
Bukatzeko, nire ikaskuntza prozesuan faktore askok eragiten dute; nire jakin-mina, arreta edo momentu horretan ondo pasatzen hari naizen ala ez. Faktore hauek ikaskuntza egokia ala desegokia izango den baldintzatzen dutela uste dut, izan ere, ez da berdina ondo pasatzen ari zarenean ikasten duzuna, aspertua zaudenean ikasten duzunarekin konparatuz. Aspertua bazaude, normalean gauza gutxiagorekin gelditzen zara eta honen ondorioz, ez da ikaskuntza egoki bat ematen.
Datuak antolatu
Datuak antolatu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina